Ekitaldiak eta Komunikazioa

Alaiki Zerbitzu Gizakulturak enpresan komunikatzen duten esperientziak sortzen ditugu. Gure profesionalen kalitate, sormen eta  eraginkortasunari esker, ideiak benetako esperientzia bihurtzen dituen eta disziplina anitzak uztartzen dituen enpresa bat gara.

Neurrira diseinatutako ekitaldiak.

Beharrizan eta eskari berriei egokituz lan egiten dugu. Berrikuntza, sormena, seriotasuna, arintasuna, zorroztasuna, ingurura egokitzeko gaitasuna eta baliabideen sistematizazioa dira gure nortasunaren ikur. Komunikazio bizian sinesten dugu publikora era eraginkor eta zuzenean iristeko.

Alaikin ekitaldien antolakuntzarako kudeaketa integrala eskaintzen dugu eta bezero bakoitzaren errealitatera egokitzen diren azpiegitura eta bitarteko teknikoak kudeatzen ditugu.

Mota orotako ekitaldiak antolatzen ditugu

  • Aurkezpenak
  • Inaugurazioak eta “lehenengo harriak”
  • Kongresuak, Jardunaldiak eta Azokak
  • Sari banaketak
  • Akziodunen bilerak, harrerak, enpresa bisitak, hitzarmen sinadurak

Ekitaldien produkzioa

  • Soinuztapena
  • Argiztapena
  • Altzariak
  • Pantailak
  • Langilegoa: azafatak, muntatzaileak, ekitaldi maisuak…
  • Ikuskizunak: ohore aurreskua, kontzertuak, musikariak, dantza…

Informazio gehiago nahi duzu ekitaldi eta komunikazioari buruz?