Gazteak

Hain heterogeneoak diren gazte-taldeei zuzendutako hainbat ekipamendu, zerbitzu eta programa dira. Gazteen integrazio soziala eta errealizazioa lortu nahi da, baita euren beharren eta gabezien konponbidean parte hartze zuzena ere.

Gaztelekuak
Jabetza publikoa duten lokalak dira, ekintza eta zerbitzu eskaintza ugarien bitartez, gazteek dituzten harreman eta elkartzeko guneak aurkitzeko beharrari erantzun nahi diona. Gaztetxoko izenaz ere ezagunak, Alaiki kultur zerbitzu eta ekipamendu sailean, zentro hauek tokiko topaleku izan ez ezik, gazteen beren ekimenen sorleku badirela ere ulertzen dugu, euren garapenean laguntzen dutelarik.


Gazte Informazio eta Dinamizaziorako Bulegoak
Jabetza publikoa duten zentro hauetan, gazteentzat interesgarri izan daitezkeen arloei buruzko informazioa (lana, trebakuntza, aisia, etxebizitzak eta abarrei buruzkoa) euren eskura jartzen da, modu zabal eta errazean. Alaiki kultur zerbitzu eta ekipamendu sailean ekipamendu hauei honela deritzegu zeren eta, gaur egungo joerekin bat etorrita, zentro hauek informazioa eskuratzeko tokia izan ez ezik gazte-taldeen dinamizazioa lortzeko zentroak ere izan behar bailukete, gure ustetan.


Programa Espezialduak
Gazteei zuzenduta dauden tipologia eta gai askotariko programa ludiko-hezigarrien diseinatze, gauzatze eta kudeatze lanari deritzogu.[/one_half]


Gazte Planak
Udaletako Gazte Planak, Eusko Jaurlaritzak egindako EAE–ren Gazte Planetik sortutakoak dira. Zeharkako eta diziplina anitzeko plan estrategikoak dira, gazteen bizitzan eragina eta interesa duten gai guztiak bere baitan hartu nahi dituztenak, bost arlotan bilduz (etxebizitza, lana, trebakuntza, aisia eta osasuna). Honekin guztiarekin, botere publikoei zenbait orientabide ematen zaizkie, beren gazteentzako politikek nondik norakoak izan behar duten ezagutarazteko.

GaztePlana.pdf (4.46 Mb.)

Alaiki kultur zerbitzu eta ekipamendu sailean, Gazte Planen garapenean dugun esperientziaren aldetik, plan estrategiko hau fase ezberdinetan antolatzen dugu: gazteriaren errealitatearen diagnostikoa, gazteentzako ekipamenduen eta programen diagnostikoa, bidegarritasunaren azterlana, planaren programak eta ekintzak zehaztea, plana ezartzea, burututako ekintzak martxan jartzea, jarraipen lana eta ebaluaketa. Honetaz gain, zeharkako mailan, planaren komunikazio planak garatzen ditugu, baita martxan jarritako ekintzen aholkularitza eta dinamizazioa ere.


FacebookTwitterRSSFlickrPinterestYouTube