Umeak

Umeei zuzendutako ekipamendu eta zerbitzu ludiko-hezigarriak, balore positiboak oinarritzat hartuz haurren hazkuntza eta nortasunaren osaketa lortu nahi delarik.

Ludotekak
Jolas edota jostailuen bitartez, astialdian umeen heziketa-garapena ahalbidetzen duten esparruei deritzegu, haurren nortasuna osatu ahal izateko, jarrera eta balore positiboak sustatuz.


Hezkuntza Proiektuak Eskola-Umeekin (Hiri / Herri Hezitzailea)
“Hiri Hezitzaile” mugimenduak biztanleek bere ingurua (herri, hiri, auzoa) hobeto ezagutzea du helburu, nortasuna, konpromisoa eta talde izana indartu ahal izateko, zenbait ekintzaren bidez (interes historikoa edo soziala duten tokietara bisitak, tailerrak, aurkikuntza-ekintzak…). Interes handiko esperientzia bada ere, gure inguruan ez dago oso hedatua, esan dezakegu, beraz, Alaiki kultur zerbitzu eta ekipamendu saila dela gaur egun Euskadin, programa mota hauen aintzindari eta erreferentea.


Irakurketa Suspertzeko Proiektua
Ekintza edo programa hauen bidez, gazte eta umeengan irakurketa ohiturak sortu nahi dira, baita liburutegietako antolaketa, zerbitzu eta egituren ezagutza ere. Arlo honetanAlaiki kultur zerbitzu eta ekipamendu sailetik programa berritzaile ugari lantzen jardun dugu.


Ingurugiro Hezkuntza
Ingurugiroarekiko ezagutza eta jarrera txikitatik lantzeko beharrari erantzuten dio. Horretarako neurrira egindako programak eskaintzen ditugu, gehien landu nahi diren esparru edota taldeen interesen arabera.


Programa Espezialduak
Umeei zuzenduta dauden tipologia eta gai askotariko programa ludiko-hezigarrien diseinatze, gauzatze eta kudeatze lanari deritzogu.

FacebookTwitterRSSFlickrPinterestYouTube