Komunitate ekipamenduak

Biztanleria orokorrari zuzendutako ekipamenduak eta zerbitzuak dira, bere garapen giza-kulturala eta bere dinamizazioan laguntzen dutenak.

Museoak eta Interpretazio Zentroak
Euskadin eta gure inguru hurbilenean gero eta garrantzi handiagoa ematen hasi zaie honelako zentroei, kultura eta ezagutza gune izan ezezik gizartearen eta ekonomiaren hazkunde aukerak ere badirelako. Alaiki kultur zerbitzu eta ekipamendu sailetik ekipamendu hauek kokatzen diren inguruaren garapena bultzatu behar duen tresnatzat jotzen dugu eta horien bitartez gaiaren edota tokiaren ahalmenak eta baliabideak elkartu, antolatu, eskaini eta ezagutaraz.


Dokumentazio Zentroak

Gizarte-interesa duten informazio ezberdinen topaketa, ikerketa, bilketa, antolaketa, hedapen eta mantentze-lanetan aritzen diren zentroei deritzegu, era askotariko gai (kultura, kirola, gazteria, orokorra…) jorra dezaketelarik.


Dinamizazioa eta Kultur Kudeaketa

Biztanle asko duten herrietan zein erakunde handietan bereak diren animatzaile eta teknikariak honelako lanetan jarduten badira ere, sarritan benetan dauden beharrei erantzuteko langile hauek ez direla nahiko ikusi izan dugu. Alaiki kultur zerbitzu eta ekipamendu sailean kanpoko zerbitzu integralak eskaintzen ditugu (edonolako kultur ekitaldiren proposamena, programaketa, antolaketa eta hedapena) eta bezeroaren eskakizunetara bizitasun, balioaniztasun eta ordutegiaren aldetik egokitzen direlarik.


Kultur Etxeak eta Gizarte-Etxeak
Zentro hauentzat kanpoko kudeaketa ereduren bat aukeratzen duten Erakundeei, hauen funtzionamenduaren ardura osoa gure gain hartzea eskaintzen diegu edota ematen dituzten zerbitzu batzuena soilik.


Tailerrak

Tailer didaktiko espezializatuei buruz ari gara: giza talde jakin bati zuzenduak (gazteak, emakumeak jubilatuak…), ekipamendu edo gai zehatz bati buruzkoak (museo edo interpretazio zentroentzako tailerrak, kontsumokoak, berdintasunerako tailerrak…) baita bestelakoak ere (artisautza, eskulangintza ikastaroak).


Antzokiak, Zine Aretoak eta Kafe Antzokiak (Kultur Aretoak)

Sortu berri diren kafe-antzokien eta ikuskizun areto publikoen kudeaketa mota berriei eraginkortasunez erantzuteko beharrean gaude. Abagune honen aurrean, kultur ekipamendu hauentzako programazio eta antolaketa metodo modernoak proposatzen ditugu.


Erakusketen Antolaketa

Pertsonaia edota gai jakin bati buruzko erakusketa baten diseinuak, garatu beharreko lan eta alde guztien ezagutza sakona eta espezializazio handia behar du baita parte hartzaile guztiena ere. Alaiki kultur zerbitzu eta ekipamendu saileanerakusketen antolaketa osoak suposatzen duen prosezu korapilatsu honetan gure eskarmentu eta ezagutza osoa zure esku jartzen dugu, baita gure lan egiteko modua ere, elkarreragina, originaltasuna eta sormena bereziki zainduz.

FacebookTwitterRSSFlickrPinterestYouTube