Aholkularitza eta trebakuntza

Programa edota plan espezializatuagoak dira eta metodologiaren aldetik ere, zainduagoak eta sakonagoak. Biztanleria guztiarentzat izan daitezke eta bereziki erabiltzaile-bezeroen orientabide eta trebakuntzara zuzenduta daude.

Plan Estrategikoak eta Plan Gidariak
Ekipamendu eta zerbitzu giza kulturalen martxan jartze eta kudeaketa lanetan, gero eta handiagoa da eraginkortasun eta eskakizun maila. Honek guztiak, maila goreneko plan espezializatuak gauzatzea dakar, erakunde publiko zein pribatuentzako gida izan dadin. Alaiki kultur zerbitzu eta ekipamendu sailean gure gizon eta emakumeen lantalde trebe eta eraginkorra zuen eskura jartzen dugu eta, bai plan hauen, bai aztertzeko diren hainbat ekipamendu eta zerbitzuren garapenean, gure eskarmentu teoriko-praktikoa.


Tresna eta Eskuliburuen Prestakuntza
Akordio estrategikoak ditugun beste erakunde batzuekin batera, Alaiki kultur zerbitzu eta ekipamendu sailean, eguneroko lanean, eta esparru kulturalaren barruan, sarrien eskatzen diren edonolako ikerlan, tresna eta eskuliburu prestatzeko baliabideak ditugu.


Arlo Soziokulturaleko Trebakuntza Ikastaro Espezializatuak
Hedatzen diharduen kulturaren merkatuan trebakuntzarako eskaintza, eskatzen dena baino murritzagoa dela ondotxo dakigu. Horrexegatik, eta arlo soziokulturalean, trebakuntzarako ekintza eta ikastaro espezializatuak zure esku jartzen ditugu, laneko errealitateari atxikiz eta bizipen modura antolatuz.


Material eta Gida Didaktikoen Prestaketa
Gida didaktikoak eta bestelako hezkuntzarako materiala sortzen duen lantalde pedagogikoa dugu, hainbat ekipamendu eta zerbitzurekin harremanak izaten eta kudeatzen dituztenak (museoak, gaztelekuak, ludotekak, interpretazio zentroak…).

FacebookTwitterRSSFlickrPinterestYouTube