Aisialdia

Aisialdi eta Ikuskizunak

Aisia garrantzi handiko balore bihurtu da gaur egun. Gizartearen gustu eta interesek denbora laburreko bilakaera izan dute. Ondorioz, aisialdi eskaera gero eta zehatzagoa da.

Aisialdiaren kudeaketak aldez aurretik aisia horren publikoaren zaletasunak, interesak eta beharrak ondo ezagutzea eskatzen du. Eta horra hor Alaiki ikuskizunak eta aisialdia kudeaketarako aukerarik zabalena zure esku jartzen.

Publikoaren itxaropenak betetzea ez da lan erraza, aisialdiaren erabiltzaileak asko eta oso desberdinak baitira. Baina Alaiki ikuskizunak eta aisialdia halburu horiek lortzen iaioak gara.

Proiekturik txikienetik hasi eta handieneraino, publikoaren zaletasunak, beharrak eta abar urratsez urras aztertzen ditugu, azken emaitza aldiko beharrizanetara egokitzeko.

Urteotan lortutako esperientziari esker, eskari guztiei erantzuteko moduko proiektu zehatzak eta neurrira egin ditzakegu. Eskaintza zabala dugu, eta edozein adin eta egoeratako taldeentzat jarduera egokiak eskaini ahal dugu. Adituak gara aisialdiaren eta ikuskizunen kudeaketan.

Dossierra pdf (1,7Mb)

FacebookTwitterRSSFlickrPinterestYouTube