
Gure berezitasuna pertsonekiko tratua da, lantzen dugun ekitaldia edonolakoa dela ere.
Sari banaketak
Instituzio eta erakundeek pertsona edo enpresak omentzen dituzte, lan jakinen batengatik.
Inaugurazio ekitaldiak
Erakunde baten zerbitzu edo instalazio berriak aurkezten dituzte, horiek sustatuz eta, era berean, beharrizanak eta itxaropenak sortuz, enpresaren irudia hobetzeko.
Ateak zabaltzeko egunak
Enpresaren produktu edo zerbitzuarekiko fideltasuna bilatzen dute, informazio gehiago eskatzen duen publikoari zuzendutako bisita irekien bitartez.
Lehenengo harria jartzeko ekitaldiak
Instalazio berriak egiteko lanen hasiera markatzen dute, berauek eraikitzeko egindako ahalegina azpimarratuz. Ekitaldi horietan, hedapenak garrantzi berezia hartzen du.
Aurkezpenak
Publikoari produktu bat ezagutzera ematen zaio. Normalean, bezeroen eskaera handia duten produktuak izaten dira.