formazio eta informazio arloko topaketak

Zure proiektuei argia ematen diegu, zailak badirudite ere.

Hitzaldiak

Puntu komuna eskaintzen diete enpresa edo erakunde desberdinei, euren eskumeneko gaiei buruz eztabaidatzeko.

Kongresuak

Ezagutza bildu eta ideia berriak lortzea izaten da euren helburua; bertaratuak erakunde berekoak izaten dira ohituraz.

Konbentzioak

Publiko hartzailea desberdina da; izan ere, sail komertzialak izaten dira, gehien bat, honelako ekitaldiak egiten dituztenak, salmentarako argumentuak, produktuaren berrikuntzak eta, oro har, salmentarekin lotutako edozein puntu identifikatzeko.

Mintegiak

Gai jakin bateko adituen bilerak, hobekuntzak sartzeko edota praktika hobeak hedatzeko.

Solasaldi eta mahai-inguruak

Ideia edo ikuspuntu ezberdinak hedatzen dituzte bertaratuen artean.

Erakusketak

Produktu ukigari edo ukiezinak aurkezten dituzte, merkatua horretara bultzatzeko, publikoa sentsibilizatzeko edo, besterik gabe, hedapena sustatzeko.

Azokak

Sektore jakin baten estimulazioa bilatzen dute, salmentetan zuzenean eraginez edo ezagutzaren hedapen hutsean.

Akziodunen batzarrak

Akzio publikoak dituzten enpresek urtero derrigorrez egin beharreko ekitaldiak, enpresaren akziodunak joaten direlarik.

Harrerak

Pertsona edo erakunde bati eskerrak emateko edota oroipenerako ekitaldiak.

Enpresako bisitak

Enpresa edo erakundearen irudirik onena transmititzen diote publikoari, marka-irudi positiboa sortzeko asmoz.

Hitzarmenak sinatzeko ekitaldiak

Inplikatutako aldeek dokumentu bateratua sinatzen dute.

Laneko gosariak / bazkariak / afariak

Laneko arloak lantzen dituzte, giro lasaian.

FacebookTwitterRSSFlickrPinterestYouTube