Ideia berritzaileak

Zure proiektua ideia berritzaileekin aberasten dugu.


Alaiki Zerbitzu Gizakulturalak, Komunikazio eta Ekitaldien arlotik modu eraginkorrean egokitzen eta antolatzen ditugu zure ekitaldiak, irudi eta komunikazio arloan dituzun beharrizanak asetzeko. Horretarako, xehetasunik txikiena ere zaintzen dugu, zure proiektua ideia berritzaileekin aberastuz.

Ekitaldi bakoitza bere testuinguruaren eta horrek dakarren komunikazio motaren arabera aztertu behar da:

  • Hedakuntza ekitaldiak: mezua esplizitua eta norabide bakarrekoa, ekitaldiaren ardatza da.
  • Formazio eta informazio arloko topaketak: alde aktibo bi daude, igorlea eta hartzailea. Horretarako, azpiegitura sendoa eta zehaztasun osoz planifikatutakoa da beharrezkoa, komunikazioa errazteko
    eta ezustekoak saihesteko.
  • Ospakizunak: irudi korporatiboa bertaratu diren guztiengana heltzen da, azpiegituraren planifikazioa
    zehazteaz gain, garrantzi handia eman behar zaio ekintza ezberdinen koordinazioari.

Urtetan lortutako esperientziari esker, Alaiki Zerbitzu Gizakulturalak lan-metodologia berezia dauka, ekitaldiak beharrezkoa duen arreta eta erantzuna emateko. Izan ere, ekitaldi bakoitzean lortu nahi den helburuaren arabera ekin egiten diogu.

Definizioa
  • Beharrizanen identifikazioa.
  • Zehetasunen eta Nahien ezagupena.
  • Lehen-proiektuen Proposamena.
  • Konfidentzialtasuna.

Planifikazioa

  • Ikuspuntu sortzailea: testuingurura egokitzen, eraberritzen eta balio erantsia ematen.
  • Programazioa eta planifikazioa: feedback ALAIKI-BEZEROA.
  • Jarduera guztiak daude: egitarauak, koordinatuak, malguak, protokolorizazioa.

Garapena
  • Jarduera plana jarraituz programazioaren ekintza.

Emaitzak
  • Azken txostena edo memoria ematea.

FacebookTwitterRSSFlickrPinterestYouTube