Kalitatezko zerbitzuak

Alaiki Zerbitzu Gizakulturalaken betiko xedea jendarteari kalitatezko zerbitzu gizakulturalak eskeintzea izan da. Beti ere, eskaerari eta hiritarren beharrei egokituak egoteaz gain, berrikuntzan, irduimenean, seriotasunean, azkartasunean, trinkotasuna, inguruari egokitua eta sistematizazioan oinarrituta. Era horretan garatuagoa den jendartea eta bizitza kalitatea zein aisialdiaren aprobetxamendu hobeagoa duten hiritarrak izatea ahalbidetzen da.

Barneko arloan, enpresaren proiektuan langileen inplikazioa ematea ere bilatzen da, protagonismo eta erantzukizun handiagoa izaten, erakundearen eragile aktiboa sentiaraziz eta egiturako parte izateaz arro egonik. Haien lan baldintzen hobekuntza eta erantzukizun zein eskakizunen handipena ahalbidetuz.

Erakunde lez, geure zerbitzuen kalitatea, aisialdian eta kulturan egiten dugun irudimenezko lana, lan taldearen motibazio, prestakuntza eta efizientzia, guzti horiek kanpotik baloratzea eta identifikatuak izatea espero dugu. Baita, erakundearen balorazio eta merkatuko izena, zabaltze integralean bihurtzea esperoz.

Geure Kalitatearen Kudeaketa Sistema honetara zuzenduta izango da:

  • Zerbitzu gizakulturalen arloan derrigorrezkoak diren baldintza legal eta araupenezkoak betetzea.
  • Eskarmentuzko eta bezeroei zuzendutako pertsonalgoaren bidez, goi mailako koalifikaziodun zerbitzua bermatzea.
  • Bezeroekin komunikazioa sustatzea, haien baldintzen betetzearekin poztasuna maila erakundeko etengabeko hobekuntza politikan beharrezko adierazle izanik.
  • Helburu orokor eta prozesuen adierazleentzako urteko plangintzak antolatzea, haien zenbatze, neurtze eta azterketa egin ahal izateko.
  • Kalitatearen Kudeaketa Sistemaren etengabeko hobekuntza sustatzea, haren berrikusketak egiten, nazioarte mailan erreferentziatzat dagoen ISO 9001:2015 arautegiaren arabera.

Zuzendaritzatik Kalitatea Politika hau birpasatu beharko da, haren egokitzapena ziurtatzeko, beharrezkoak diren giza baliabideak eta materialak eskeiniz.