Lege oharra

Lege-ohar honek (aurrerantzean, “Lege-oharra”) Alaiki Zerbitzu Gizakulturalak www.alaiki.eus Internet atariaren zerbitzuaren (aurrerantzean, “webgunea”) erabilera arautzen du. Alaiki Zerbitzu Gizakulturalaren egoitza soziala Parque Empresarial Igeltzera Barrikako Bidea, 2 Pabellón D4 48610 Urduliz (Bizkaia)..

Legedia

Oro har, Alaiki Zerbitzu Gizakulturalaren eta bere web orrian dauden zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legediaren eta jurisdikzioaren menpe daude.

Edukia eta Erabilera

Erabiltzaileak badaki webgune honetara sartzeak ez dakarrela, inola ere, Alaiki Zerbitzu Gizakulturalarekin merkataritza-harremanean hastea.

Alaiki Zerbitzu Gizakulturalak eskubidea du, aurretiazko abisurik gabe, webgunean egoki iritzitako aldaketak egiteko; horiek horrela, bertan eskainitako edukiak eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ahal izango ditu, bai eta eduki eta zerbitzu horiek zerbitzarietan agertzeko edo aurkitzeko dagoen era ere.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webguneen edukiaren, beraien diseinu grafikoaren eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideak Alaiki Zerbitzu Gizakulturalaren jabetzakoak dira, eta, beraz, debekatuta dago horiek kopiatu, banatu, jendaurrean jakinarazi, eraldatu edo webguneko orrien edukiekin egin daitezkeen gainerako jarduerak egitea, ezta iturriak aipatuz ere, baldin eta ez badagoAlaiki Zerbitzu Gizakulturalaren idatzizko baimenik.

Alaiki Zerbitzu Gizakulturalaren web orrietan jasotako merkataritza-izen, marka edo edonolako ikur guztiak beraien jabeen jabetzakoak dira eta legeak babesten ditu.

Estekak(link-ak)

Alaiki Zerbitzu Gizakulturalaren webgunean dauden estekek (link-ak) helburu informatiboa baino ez dute, eta inondik ere ez dira bertan jasotako edukien gaineko iradokizuna, gonbidapena edo gomendioa.

FacebookTwitterRSSFlickrPinterestYouTube